Azaroaren 21ean ospatu zen partaidetza bileran Durangoko 2020ko ikuspegiaren hasierako formulazioa onartu da

Fecha de publicación: 13-feb-2014 14:31:47

Ekintza Plan berriaren norabidea markatuko duen 2020rako Durangoko ikuspegiaren hasierako formulazioa onartu da, ospatu berri den partaidetza bilera irekian. Ondoren, ikuspegiaren formulazio hau Garapen Iraunkorreko Batzordean aurkeztuko da eztabaidatua izan dadin eta honi buruzko erabakia hartzeko. 2020rako onartu den ikuspegiak honakoa dio:

"2020an garena: Udalerri atsegina eta erakargarria pertsonentzat, gizalegearen eta elkartasunaren balioetan hazten ari dena, munduarekiko eta berrikuntzarekiko jarrera irekiarekin, sustraiak eta herri-izaera galdu gabe, eskualdeko ikuspuntutik egituratutako lurralde- eta ekonomia-eredua duena, ingurumenean eredugarri eta erreferentziazkoa, gizarte mailan kohesionatua, barneratzailea eta bidezkoa, gobernu parte-hartzaile, garden eta erantzunkidearen bidez kudeaketa iraunkortasunean oinarritu duena".