Partaidetza nukleo guztiei deialdia 2020rako ikuspegiaren zirriborroa eta ekintza planaren lehen zirriborroa aurkezteko

Fecha de publicación: 13-feb-2014 14:29:34

Tokiko Agenda 21etik bilera bateraturako deialdi berria egin zaie, kasu honetan, ekintza plan berriaren prozesuan parte hartzen ari diren talde guztiei. Bilera 2012ko Azaroaren 21ean ospatuko da Landako Guneko Elkartegian arratsaldeko 19.00etan. Partaidetza bileran, jasotako ekarpen guztietatik abiatuta osatu den 2020rako ikuspegiaren formulazioaren zirriborroa aurkeztuko da, Garapen Iraunkorreko Batzordean aurkeztu aurretik eztabaidatua izateko. Gainera, bilera berean ekintza planaren lehen “hezurdura”ere aurkeztuko da, zeina ildo estrategiko, jarduera programak eta ekintzek osatzen duten. Honela, estrategia eta ekintzen formulazioa eztabaidatu nahi da, ideia eta formulazio berriak jasotzeko, ondoren Udaleko teknikariek, jasotako proposamenen bideragarriatasuna aztertzeko.