Hurrengo Hondakinen Foroaren bilera: Azaroak 13

Fecha de publicación: 10-nov-2014 14:20:20

Hurrengo ostegunean, azaroak 13, eta TOKIKO AGENDA 21aren bidea jarraituz, UDAL HONDAKINEN KUDEAKETARI BURUZKO PARTE-HARTZE PROZESUAREN hurrengo bilera ospatuko da.

Dakizuen moduan, bilera honen helburua konpostari buruzko esperientziak eta informazioa jasotzea da, gai honetako aditu baten aurkezpenaren bitartez eta bileran parte-hartuko dutenekin ondoren eztabaidatuz. Bileraren gai zerrenda honakoa izango da:

- Bileraren aurkezpena.

- Konpostari buruzko adituaren aurkezpena (Javier Ansorena)

- Eztabaida parte-hartzaileekin.

- Galde-Eskeak.

Udalaren gonbidapena ikusteko, hemen klik egin.