Hiritar foroaren, foro sozialaren eta Sailen Arteko Batzordaren bileren deialdiak 2020rako ikuspegia definitzeko

Fecha de publicación: 13-feb-2014 14:27:15

Urriko lehenengo bi asteetan partaidetza nukleo ezberdinen bileren deialdia egin da, 2020an nolako Durango nahi dugun eztabaidatu eta nahi dugun hori iristeko martxan jarri beharreko estrategia eta ekintzak aztertzeko. Honela, Hiritar Foroaren eta Foro Sozialaren bilerak Landako Guneko Elkartegian izango dira arratsaldeko 19.00etan honako datetan:

  • Foro sozialaren deialdia: 2012ko Urriaren 10ean arratsaldeko 19.00etan Elkartegian.
  • Hiritar foroaren deialdia: 2012ko Urriaren 4ean arratsaldeko 19.00etan Elkartegian.

Sailen Arteko Batzordearen bilera Urriaren 10ean goizeko 9.30etan izango da Udaletxean.