Foro sozialarekin diagnostikoa kontrastatzeko bilera egin da

Fecha de publicación: 13-feb-2014 14:28:05

Durangoko Tokiko Agenda 21ak egindako deialdiari erantzunez 20 elkartek baino gehiagok parte hartu dute Urriaren 3an Landako Guneko Elkartegian ospatutako bileran. Era askotako elkarte eta eragilek parte hartu dute bileran: kirol elkarteak, kultura alorrekoak, Musika taldeak, GKEk, baita motoristen elkarte baten ere. Durangoren alor positibo eta indarren artean honakoak nabarmendu dituzte: elkarte sare indartsua, herritarrek udalerriarekiko duten atxikipen sentimendua, hirigintza plangintza egokia, herritarren aldetik erantzun solidarioa,… Bestalde, hobetu beharreko gaien artean aipatu dituzte: ekarteen artean koordinazio falta, udalarenak diren lokalen kudeaketan arazoak, udalerriko seinaleak hobetu beharra, boluntariotzaren beherakada, erreken garbitasuna hobetu beharra, eta abar.