piscis

PISCIS (otsailak 19, martxoak 20)

Piscis pertsona alaia eta maitekorra. Erabakiak hartzea asko kostatzen zaiona. Ostiraletan zorte txarra edukitzen duena. Ez zaizkio barazkiak gustatzen eta bere animalia gustukoena arraina da. Baina, ez du gogoko arraina jatea, pena ematen diolako. Altua eta argala izan ohi da eta ile beltzekoa. Saskibaloia du gogoko eta itsasoetan nabigatzea gustuko du. Bere urtaro gogokoena negua da eta eskiatzea asko gustatzen zaio. Ez zaio gustatzen lagunekin egotea. Burugogorra da eta bere erabakiak zuzenak direla uste du beti. Oso ezkorra da bere buruarekin eta oso irudimen gutxi du.

MAITASUNA:

Maitasunean oso ondo egongo zara, oso indartsua eta butaneroa zarelako.

Emakume edo mutil butanero eder batekin ezkonduko zara eta lau ume edukiko dituzu. Bere familiako guztiak butaneroak izango dira.

IKASKETAK:

Ingeniaritza ikasiko duzu eta oso nota onak aterako dituzu. Etorkizun oparoa edukiko duzu asko saiatzen bazara. Hala ere, handia zarenean, butano banatzailea izango zara. Ez duzu beste aukerarik izango.

OSASUNA:

Oso osasuntsua izango zara jubilatu arte. 80 urteekin kexaka hasiko zara bizkarreko mina duzulako, baina 99 urte arte biziko zara.

DIRUA:

Diru aldetik oso ondo ibiliko zara, butano lanbideak soldata txukuna duelako eta egun batean ONCE-ko loteria tokatuko zaizu.

ARIES (martxoak 21, apirilak 20)

MAITASUNA:

Maitasunean zorte handia izango duzu. Izan ere, aste gutxi barru oso pertsona garrantzitsu bat ezagutzeko aukera izango duzu. Hasieran, zaila egingo zaizue aurrera eramatea, baina bukaeran dena ondo aterako da.

IKASKETAK:

Hasieran oso gaizki hasiko zara, notak ez dira oso onak izango eta despistatua egongo zara. Azkenean, ordea, animoak gora egingo du eta primerako notak aterako dituzu.

OSASUNA:

Negua dagoeneko heldu da, eta zuri beti bezala udarako kamisetekin ibiltzea gustatzen zaizu. Horregatik, hainbat egun ibiliko zara katarroarekin. Hau pasa eta gero, ohartuko zara mauka luzeko kamisetak erabili behar dituzula, eta martxoararte ez duzu katarro gehiagorik izango.

DIRUA:

Gabonetako loteriako sari bat tokatuko zaizue familiako guztiei. Horri esker zuri 20 euroko dirusaria emateaz gain , opari asko ere jasoko dituzu.