Esfera

E S F E R A  J O L A S A .  M A R M O L E ZK O  P I L O T A 

Esfera hilerrian izan dezakeen sinbologia eta jolasaren kontzeptua gurutzatzean sortu den lana da hemen ikusgai dagoena. Miriam Isasi artistaren laguntzarekin moldeak egitearen teknika lantzeaz gain, material ezberdinen inguruan aritu gara, igeltsua eta marmola hain zuzen. Argazki hauetan prozesuaren momentu batzuk jasotzen dira. Horretaz gain, Polloeko zuhaitz batean marmolezko pilota bat jarri da denbora pasa ahala, enborrak bereganatzen joango den elementua. Bestalde, aurkezpen egunean igeltsuzko pilotekin jolasa aktibatu egingo dugu hilerrian.