E P I T A F I O A K

2016-17 kurtso honetan, institutuko beste askok bezala, parte hartu dugu. 

                       PROIEKTUA: HilHerriBizi   PARTAIDEAK: Nerabeak, 2Dko ikasleak  IKASGAIA: Gaztelania   AUKERATUTAKO GAIA: Epitafioak

Institutu ondoan dugun hilerriari buruz egon ginen hitz egiten: ea gustuko duten ala ez, zergatik, zer aldatuko lukete... Ikasleak oso ohituta daude Polloeko hilerriarekin: zenbaitetan Egiatik etortzeko hilerria zeharkatzen baitute. Geroago, irakasleak prestatutako diapositibak abiapuntutzat hartuta, bizitza eta heriotzari buruzko elkarrizketa izan genuen. Diapositiba horietan gaur egungo eskelen testuak eta epitafioak daude jasota; egia esan, testu nahiko bereziak, originalak eta esanguratsuak. Erromako garaiko epitafioak ere badaude jasota: garai hartako bizimodua eta pentsamoldea isladatzen dutenak.

Bukatzeko, ikasleek binaka jarrita diapositibak prestatu dituzte. Asmatu behar izan dituzte hiru epitafio: bat, filosofikoa; bigarrena, poetikoa eta, hirugarrena, umorezkoa. Diapositiba sortzerakoan, bikote bakoitzak kontuan hartu behar izan du, alde batetik, testua -esanahia eta forma-; eta, bestetik, konposizioa: tipografia, irudiak eta kolorea.


Este curso 2016-17, al igual que gran parte del instituto, hemos participado en el ...

PROYECTO: HilHerriBizi    PARTICIPANTES: Adolescentes, alumnas/os de 2D  ASIGNATURA: Lengua castellana    TEMA ELEGIDO: Los epitafios

Comenzamos comentando cuestiones relativas al cementerio que tenemos al lado y que, tan tranquilamente, atraviesan las alumnas/os de Lauaizeta. Después, vimos y dialogamos tomando como punto de partida las diapositivas preparadas por la profesora en las cuales se hace un recorrido por distintos textos que tienen relación con la vida y la muerte. Algunos de estos textos proceden de esquelas y de epitafios reales y son actuales y, otros, son epitafios de la época de Roma.

Por último, las alumnas y alumnos, por parejas, han preparado diapositivas -cada pareja una diapositiva- en las cuales han insertado tres epitafios inventados por ellas/os mismos. Un epitafio filosófico; otro, poético y, un último, humorístico. Han tenido en cuenta tanto la creación del texto, su significado y su forma; como la composición de la diapositiva en cuanto a la tipografía, la imagen y el color.