gernika2

 

Bake Hari Izpiak proiektuan 4. mailako ikasleek hartu dute parte eta Gizarte, Balio Etiko eta Sozialak, Ingelesa, Gaztelania eta Euskarako ikasgaietan landu dute. Hau aurrera eramateko, ikasleek 1936ko gerra edota gerraondoa bizi izan zutenak elkarrizketatu zituzten Gabonetan.

Bake Hari Izpiak izu, biolentzia, gerra eta bidegabekerien aurrean dauden pertsonak lagundu edota salbatzeko ekintza bat da, etsai edo urruneko norbait dela aintzat hartu gabe. Horrez gain, belaunaldien arteko transmisio eta harremana sortzea ere du helburu.

Kurtso guztietako ikasleek plastikako irakaslearekin patioan Gernikako koadroa margotu dutela aipatu nahiko genuke. Hortaz, Plastikako arloan ere landu dute proiektu hau.

Aurten, proiektuari amaiera bat emateko asmoz, gurasoen aurrean aurkeztu genuen Lauaizetako ikasturte amaierako festan.