Arazo-egoera

Arazo bat dugu...

Ikasturtean zehar hiru hizkuntzetan aritzen gara eskolan: euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz, eta, hiru hizkuntzetan egiten ditugu akatsak, ortografikoak, lexikoak eta morfosintaktikoak... Hori diote irakasleek eta... halaxe da.

Irakasleek sarritan esaten digute testu idatzietako akatsek bertan jasotako informazioa, ideiak... ondo ulertzea eragozten dutela eta, gainera, idazten duenaren irudi desegokia transmititzen dute. Hedabideek hala nola El País, Berria, The Guardian , EITB-k.. estilo liburuak argitaratzen dituzte, ohiko akatsak saihesteko eta zalantzak argitzeko.

Zer egin dezakegu beti egiten ditugun akats horiek identifikatzeko eta berriz ere ez egiteko? Gainera, nota jaisten dute!!!

Horrela, gure egoeran dauden beste ikasle batzuei ere lagundu ahal izango diegu.