1. jarduera

Hain Garrantzitsua da ondo idaztea?


Ondo idazteak inportantzia handiko trebetasuna dela uste duzue? Lehenengo hitzak idatzi zenituztenetik behin eta berriro azpimarratu dizuete ondo idazteak zenbateko garrantzia duen; baina, hain garrantzitsua da benetan?

Taldeka arituko zarete; talde bakoitzak bizitzaren egoera eta eremu desberdinetan ondo idazteak, hau da, akatsik gabe idazteak, duen inportantzia defenditzeko argudio bat bilatuko du.

● Gizartean

● Ikasteko eta irakasteko

● Lanean

● Familian

Bukatzeko, talde handian bilduko ditugu argudio guztiak.