5. JARDUERA

Zergatik egiten ditugu akats horiek?

Egiten dituzuen akatsen zergatiak aztertuko dituzue talde handian bilduta eta irakasleak lagunduta. Jarduera honen emaitzak koadernoan jasoko dituzue.

Lan-prozedura:

  • 1. eta 2. taldeek akats ortografikoak aztertuko dituzte.

  • 3. eta 4. taldeek akats morfosintaktikoak landuko dituzte.

  • eta 5. zein 6. taldeek akats lexikoen zergatiak aztertuko dituzte.

(* Kontsultarako proposatzen dizkizuegun testuak ez dira errazak. Ondo ulertzeko, irakaslearen laguntza beharko duzue.)

  • Konparatu zuen azalpenak gai bera landu duen beste taldearekin eta erantzun bakarra adostu.

  • Irakaslearekin batera, erantzunak edo zergatiak adostu.

  • Zergatia bera duten akats guztiak elkartu.