9. jarduera

Nola antolatuko dugu ikasitakoa?

Aurreko jardueretan,egiten dituzuen akatsen sailkapena egin duzue eta akats horiek zuzentzeko jarduera ereduak bildu dituzue.

Jarduera honetan, ikasitakoa ikusgai ipiniko duzue; Interneten argitaratuko dituzue zuen ohiko akatsak eta horiek zuzentzeko jarduerak.

Honelako tresna bat behar dugu:

● Ikasitakoa argitaratzeko baliagarria.

● Dinamikoa eta irekia, etorkizunean zabaldu eta informazio gehiago har dezakeena.

● Gaztelaniaz eta ingelesez antzeko lana gehitzeko ahalbidetzen duena.

● Erraz eskura daitekeena.


Guk Google sites sortzea proposatzen dizuegu, tutorial hau baliatuz: https://goo.gl/ZgQnUa.

Taldeak garatuko duen gunea denez, hasteko, aplikazioaren ezaugarriak zehaztuko dituzue: atalak, egitura, nork sortuko duen, nola gehituko diren dokumentuak, zein irudi erabiliko dituzuen … Googlek eskaintzen dituen tresnak, bestalde, oso erabilgarriak suertatuko zaizkizue dokumentuak elkarrekin idazteko eta konpartizeko, drive esaterako…

Amaitzeko, talde arduradunak irakaslearekin bilduko dira sitea sortzeko. Gero, drivera igoko dituzue akatsen adibideak eta jardueren ereduak.