10. jarduera

Zenbat ikasi dugun erakusten

Unitate honetan, akatsen inguruko gogoeta egin duzue, egiten dituzuen ohiko akatsak identifikatu eta horiek zuzentzeko jarduerak egin dituzue.

Horregatik, gure ustez, gai zarete beste egoera honi erantzuteko. Zuen lagun batek azalpen bat idatzi du euskaraz eta zuzentzeko eskatu dizue. Berak duen arazoa hauxe da: badaki akats asko egiten dituela, era guztietakoak, baina ezin ditu antzeman; ez da konturatzen.

Lagundu egin behar diozue akatsak antzematen. Horrez gain, akatsak zuzentzeko jarduerak proposatuko dizkiozue. Hemen duzue berak idatzitako testua.

Unitatean jorratutako prozedurari eutsi:

  1. Testua irakurri eta azpimarratu akats guztiak.

  2. Taula batean antolatu eta sailkatu antzeman dituzuen akatsak.

  3. Bi jarduera proposatu horietako akats bakoitza zuzentzeko.

  4. Beste gelakide batekin partekatu antzeman dituzun akatsak eta horiek zuzentzeko jarduerak.

  5. Zure kideak egindako proposamena zuzendu.