8. jarduera

Eta jarduerak asmatzen baditugu?

Gure testu idatziak era egokian idazteko ariketa motak ezagutu ostean, orain, aurreko jardueretan detektatu eta sailkatutako akatsak saihesteko jarduerak proposatuko dituzue.

Horretarako:

  • Lauko taldeak egin berriro.

  • Bi ariketa desberdin asmatu akats bera zuzentzeko.

  • Irakaslearen laguntzaz, ariketaren baliotasuna ziurtatu eta Zayasen proposamenaren arabera sailkatu.

  • Ariketa interaktiboak egiteko aplikazio asko dituzue sarean: Hotpotatoes: https://hotpot.uvic.ca/; Webquestions

  • Beste taldekideekin trukatu zuen ariketak eta txantiloi honen arabera balioetsi:

Amaitzeko, talde bakoitzak zuzendutako jarduerak beste gelakideei aurkeztuko dizkie eta guztion artean erabakiko duzue ea jarduerak aproposak diren ala ez.