Arazo-egoera


Herrietako festetan jolas-parkeak jartzen dituzte; era askotako atrakzio edo barrakak egoten dira. Urteak joan aurrera gero eta ikusgarriagoak dira: mugimendu azkarrak eta bortitzak, argi-kolore askotakoak eta gehienetan argi-joko desberdinetakoak.

Ikastetxean antolatzen den “ate irekiak” egunerako, ikasmaila guztien artean espazio bat antolatu nahi da, eta gune horretan, ikasgaietan egiten diren lanak erakutsiko dira.

Erakargarria izatea nahi da espazio hori, eta horretarako ikastetxeko talde guztien artean antolatuko denez, ikasmaila bakoitzak zer egingo duen aztertu dute irakasleen artean.

Teknologia arloari bi lan konkretu eman zaizkio:

1. jolas-parkea osatzeko atrakzioak eraikitzea

2. ikastetxean egun horretarako antolatuko den espazio hori argitsu eta deigarri jartzea

Lan handia zela eta, bi lan horietatik, gure gelari bigarrena egiteko agindu zaio.

Beraz, zuen ZEREGINA argi eta zehatz dago:

Erakusketa gunea argitsu eta deigarri jartzea

Animo, ea lortzen duzuen txokorik erakargarriena izatea.