6. jarduera: Programazioa lantzen

Zuzenean LED diodoekin hasi beharrean lehenengo programazioaren agindu-bloke batzuk ikasi edo agian gogoratuko dituzue.

Programatzeko erabiliko duzuen softwarea edo programa Scratch izenekoa izango da.

Planteatzen zaizkizun ariketetan, aurreneko gauza ondo ulertzea izango da, eta eginda dauden ariketa bakoitzean aldaketak egiten saiatu, horrela hobeto ikasiko duzue nola funtzionatzen duten agindu-blokeak programaren barnean.

Momentu honetan bakarka egingo duzue lana.

Bakoitzak ulertu behar du nola programatzen den Scratch-a.

Argi-jokoaren programa egiteko, lehenengo simulazioak pantailan egingo dituzu.

Scratch softwarea erabiliko denez ondo etorriko zaizu ondorengo helbideko apunteak irakurtzea:

https://sites.google.com/site/teknologiabn/