2. jarduera: Nolako proiektua

Heldu da irudimena eta sormena martxan jartzeko momentua.

Kontuan hartu eraiki behar duzuen proiektuak izan behar dituen ezaugarri orokorrak:

. Programagarria izan behar du

. Mugimenduren bat izango du

. Argiak piztu eta itzaltzeko sekuentzia desberdinak ere

Taldean bildu eta saiatu ulertzen zein den eginkizuna.

Sortzen diren zalantzak idatzi eta gelan talde guztien zalantzak argituko dira.

a.- Galdera hauei erantzuten saiatu bakarka:

. Zer ulertzen dut programagarria esaterakoan?

. Programatzeko ezagutzen duzue programaren edo softwaren bat?

. Scratch zer den badakizue? Erabili al duzue noizbait?

. Zer dira kontrol-aginduak: baldin, errepika, betirako?

. Plaka programagarriren bat ezagutzen duzue?

. Entzun duzue inoiz Arduino?

. Zer dira LED diodoak

. Nola konektatzen dira LEDak plaka programagarrira

. Serbomotorea erabili duzue noizbait? esplika ezazu zer den

b.- Bakoitzak bakarka emandako erantzunak idatzi bere Egunkarian.

Ondoren, taldean komentatu erantzunak. Horrela jakingo duzue norbera zein egoeretan dagoen. Azkenik, taldekide bakoitzak idatzi aurreko galderetan zer falta zaion ulertzea. Hau izango da, bakarka eta taldean ikasteko daukazuena

Norberaren Egunkarian idatzita jarri bakoitzaren beharrak.