Hasierako fasea‎ > ‎

1. jarduera: Antolamendua eta funtzionamendua

Proiektua aurrera eramateko emango dituzuen urratsak hauek dira:

a.- Lan-taldea osatu eta izena jarri taldeari: hiruko taldeak

b.- Taldean banatu zereginak: koordinatzailea, idazkaria eta materialaren arduraduna.

Argi utzi idatzita bakoitzaren ardurak. http://bit.ly/28XIIMN

 

Egiten dituzuen eginkizunen bi erregistro mota erabiliko dituzue:

. Bakarka egitekoa: norberak osatuko du egiten duena bere egunkarian.

. Taldeko lan-koadernoa: taldekideon artean egindakoaren laburpena.  Egunean eraman behar da. Finkatu astearen zein egunetan eta nola joango zareten osatzen: eredua http://bit.ly/1ZTC52u

c.- Zuen lehenengo sarrera taldeko Lan-koadernoan:HARTU dituzuen erabakiak izango da

Ebaluaziorako, besteak beste, bi erregistro hauek balio izango dute:

. Norberaren Egunkaria: bakoitza bakarka ebaluatzeko balioko du

. Taldeko Lan-koadernoa: taldea ebaluatzeko izango da