5. Informazioa testu batean bildu

Hurrengo pausoa, lortu dugun informazioa erabiliz testu bat idaztea izango da:

Behar dugun informazio guztia jaso dugunean, testuak sakonki irakurriko ditugu, beharrezkoa dugun informazioa azpimarratuz eta lanerako erabiliko dugun informazioa soilik aukeratuz.

Testua osatzeko, hasiera batean egin dugun eskemaren atalak erabiliko ditugu eta atal bakoitzaren barruan aurkitu dugun informazioa idatziko dugu. Horretarako oso garrantzitsua da idazten dugunak hasierako galderak erantzutea.Testu hau behin eta berriz birpasatuko dugu, guztia ondo ulertzen dugula eta modu egoki batean idatzita dagoela ziurtatu arte

Oso garrantzitsua da testua gure hitzak erabiliz idaztea eta ez interneten lortutako informazioa zuzenean kopiatuz. Honela, lortu dugun informazioa barneratuko dugu eta ahozko azalpena prestatzea gutxiago kostatuko zaigu.

Testu honen bukaeran informazioa lortzeko erabili ditugun iturriak aipatuko ditugu.