Atazak

Lan hau taldeka burutuko duzue. Talde lana taldekideen artean banatu dezakezue, horrela hobeto antolatuko zarete eta denbora gutxiago galduko duzue.

Lana modu egokian burutzeko, lehendabizi batu duzuen informazio guztiarekin dokumentu bat osatu beharko duzue. Ondoren, Powerpoint aurkezpen bat prestatu beharko duzue ahozko aurkezpenean lagungarri izango zaizuena. Bukatzeko, egindako lana zuen webgunean kokatuko duzue ikaskideekin elkarbanatu ahal izateko.