1. Helburua Zehaztu

Eman beharko dugun lehenengo pausoa, lortu nahi dugun helburua ondo zehaztea izango da. Horretarako, argi izan behar dugu eskatu digutena. Zalantzak izan ezkero, irakasleari galdetu beharko diogu.

Helburua zein den argi dugunean, dokumentu batean idatziko dugu.

Adibidea: Europako hiriburu bat bisitatu nahi dugu eta joan aurretik bidaia egiteko behar dugun informazioa lortu behar dugu.