8. Ahozko azalpena prestatu

Zorionak!!! Puntu honetara heldu bagara, lana ia bukatua daukagu!!!

Orain, ikasitako guztia ikaskideei azaltzeko ordua heldu zaigu. Horretarako, ahozko azalpena prestatu beharko dugu.

Ahozko azalpenean, testuan idatzi duguna kontatu beharko diegu gelakideei. Hauek, hitz egiten dugun bitartean, Powerpoint aurkezpena ikusten arituko dira. Bertan, kontatzen ari garenaren informazioaren punturik garrantzitsuenak agertzen dira eta honela, hobeto ulertuko dute gure hitzaldia.

Ahozko aurkezpena prestatzeko, lehenengo eta behin, esango duguna ikasi beharko dugu. Horretarako, oso garrantzitsua da gure hitzekin kontatzen ikastea. Testuan agertzen dena buruz ikasten baldin badugu, zailagoa izango da dena ondo gogoratzea eta modu natural batean azaltzea.

Gainera, powerpoint aurkezpenean aurrera egiteko lagunduko digun ikaskidearekin koordinatu beharko gara. Beraz, zenbat eta gehiagotan ensaiatu, hobe. Nahi baldin badugu, gure mini ordenagailuko bideo kamera erabil dezakegu geure burua ikusteko eta nola egiten dugun ebaluatzeko.

Gelaren aurrean egingo dugun aurkezpena, bideo kamera batekin grabatuko dugu, guztion artean ebaluatu ahal izateko.