9. Aurkezpena ebaluatu

Orain, gelan egindako aurkezpenak ebaluatzeko ordua heldu da. Ebaluaketa honen helburu nagusia, egindako aurkezpenak nola hobetu ditzakegun aztertzea izango da. Beraz, oso adi egongo gara egiten ditugun zuzenketak hurrengo batean kontutan hartu ahal izateko.

Bideo grabaketa bi alditan ikusiko dugu: lehenengo aldia, lotsa kentzeko erabiliko dugu eta bigarrenean gure lana ebaluatuko dugu.

Ebaluaketan aztertuko duguna idazten laguntzeko, azpiko ebaluaketa fitxa erabiliko dugu. Honetan, ez dugu lana ebaluatuko, ahozko aurkezpena baizik.

Fitxa hau guk egin dugun lana aztertzeko ere erabiliko dugu, azken finean guk ere oso ondo jakingo baitugu nola egin dugun.