4. Informazioa bilatu

Orain, 2. atalean prestatu ditugun galderak erantzuteko ordua da. Horretarako, Inguruneko liburuan agertzen den informazioaz gain, interneten agertzen den informazioa erabiliko dugu.

Horretarako, interneten dauden bilatzaileak erabiliko ditugu:

Bilatzaileez gain, interneteko entziklopediak ere erabil ditzakegu. Hala nola:

Bestalde, leku bati buruzko informazioa bilatzen ari bagara, Google Earth tresna erabil dezakegu herrialdea benetan nolakoa den ikusiteko, mapa batean kokatzeko e.a..

Bilatzaileak erabiltzen baditugu, kontuz ibili behar dugu informazio iturriekin. Interneten informazio ugari dago eta askotan faltsua izan daiteke. Hori ekiditzeko, saia zaitez webgune ofizialetan bilatzen eta hala ez bada, fidagarria izan daiteken edo ez aztertu.

Gogoratu wikipedia guztion artean sortutako entzilopedia bat dela eta akatsak izan ditzakela. Akatsen bat aurkitzen baduzu eta frogatu badezakezu, wikipedian agertzen den artikulua aldatu ahal izango duzu.

Zure lanerako informazioa bilatzen duzun bitartean beste talde baten lanerako interesgarria izan daitekeen informazioa aurkitzen baduzu, ondoko dokumentuan jaso ezazu.:

Informazio interesgarria

Ez ahaztu informazio iturriak gordetzea eta egiten duzun lan idatziaren bukaeran aipatzea.