1. jarduera: MATEMATIKA KALEAN

Orain, gure aitona-amonen mundura hurbilduko gara eta horretarako, gure inguruan gaur arte erabili izan diren eta desagertzear dauden neurriak, tresnak, irudiak... aurkitzea proposatzen dizuegu.

Gaur egun, oraindik, herri askotako udaletxetako, elizetako... paretetan ikus ditzakegu neurri zaharrak harrian grabatuta. Beti azoka egiten zen tokietan.

Zegamako San Martin elizan dagoen kana

San Martin eliza

Hurbilketa hori aurrera eramateko Euskal Herriko herri batzuk bisitatu beharko dituzue eta informazioa lortzeko hainbat lagunekin hitz egitea gomendatzen dizuegu. Adibidez, aitona-amonak, familiartekoak, museoetako edota erakusketetako gidariak, artisauak...

Ataza:

1. Argazkiak atera edo lortu gure inguruan erabili diren usadiozko neurri, tresna, irudi zahar eta argazki bakoitzari buruz informazioa eman.

2. Neurri zaharrak ezagutzen dituzten lagunak aurkitu eta elkarrizketan lortutako informazioa eman.

Informazioa emateko nahi duzuen euskarria erabili dezakezue: bideoa, aurkezpena, bloga, grabazioak, antzerkia...

Jarraitu beharreko prozesua:

1. Argazki bakoitzari buruz, gutxienez eman ondoko informazioa:

  • Non ateratakoa den.
  • Zertarako erabili ohi zen.
  • Oraindik erabiltzen den.
  • Argazki-oina idatzi.

2. Elkarrizketa bakoitzean gutxienez ondorengoak agertu behar du:

  • Elkarrizketatua nor den.
  • Neurrien izena eta zertarako erabiltzen ziren.
  • Oraindik erabiltzen al da bakarren bat?
  • Argazkiak edo irudiak erantsi.

Irudien iturria:

  • Zegamako San Martin elizan dagoen kana. Gurea
  • San Martin eliza. Gurea
  • Neurri kordela. Gurea