Gure inguruan

Gozatzeko eta ikasteko lekuen etengabeko bilaketan ikastetxetik gertu daukagun Eskoriatzako Ibarraundi Museoarekin topo egin dugu.

Museoa txikia da eta XV. mendeko jauregi edo dorretxe batean kokatuta dago. Baserriko bizitzari eskainitako etnografia sailean neurri bildumak daude egoera oso onean. Neurri horiek baserrietan eta azoketan erabiltzen ziren uztak trukatzeko edo saltzeko.

Ibarraundi Museoa

Museoko areto nagusia

Pisu eta edukiera bildumak

Baita ere, inguruko herrietan neurri desberdinen marken argazkiak atera eta neurtu ditugu: Arrasaten, Bergaran, Zegaman eta Laguardian.

Orain, Angel Requena Frailek esaten duen moduan lan proposamena luzatu nahi dugu.

Horretarako, Requenaren lanean jarriko dugu arreta:

- Zure herriko edo eskualdeko baliabide turistiko-matematikoak bildu. Adibidez gidak, ibilbideak, baliabideen katalogoak...

- Zure inguruan dauden neurri tradizionalak aurkitu, ontziak, pisuak, kana-markak, ganadua pisatzeko sokak, artisautza... Informazioa emango dizuen lagunekin hitz egin.

- Behatu hiri-altzariak, zoladurak, soka jolasak, inguratzen gaituzten forma geometrikoak...

- Ikertu eguzki-erlojuak, kanpandorretako erlojuak, errotak...

Irudien iturria:

  • Ibarraundi Museoa. Gurea
  • Museoko areto nagusia. Gurea
  • Pisu eta edukiera bildumak. Gurea