Turismo

matematikoa

Turismo matematikoa gelatik kanpora Matematika egiten jarraitzeko modu erakargarria da. Kalean, parkean edo museoan Matematika hor dago, egiten dugun dena neurriekin, pisuekin, zenbakiekin erlazionatuta baitago. Gelako tresnak edo jolasak kalera atera eta ginkana bat edo argazki lehiaketa bat egiten badugu matematika era ludikoan egiten ari gara. Gainera, turismo matematikoak Matematikaren eta kulturaren arteko lotura estua erakusten digu. Hiri handiek eta herri historikoek baliabide anitz eskaintzen digute, baina herrixketan eta leku ezkutuetan ere interes handiko gauzak aurkitzen dira.

Arrasaten dauden neurri- patroiak

Ezkerreko argazkiko neurriak Arrasateko udaletxeko arkupean daude

Zafrako kana

Ángel Requena Frailek (DIVULGAMAT, 2017 maiatza) dioen bezala turismo matematikoa egiteko era asko daude:

- Tresna eta objektu matematikoak behatuz: eguzki-erlojuak, astrolabioak, abakoak...

- Eguneroko objektuetan agertzen den matematika aipatuz: ume jolasak, abatz-estalkiak, erregistro tapak, zoladurak, iturriak, logoak...

- Antropologia eta etnografia matematikoak azpimarratuz: duela gutxira arte herriko azoka egiten zen tokietako paretetan dauden neurri-patroi tradizionalak. Kultura guztiek erabili dute matematika kontatzeko, neurtzeko, jolasteko, kalkulatzeko, apaintzeko edo erregulartasunak ezartzeko.

- Hiriek matematikarekin edo matematikoekin duten lotura historikoa erakutsiz: Cambridge eta Newton, Basilea eta Bernouilli familia, Toledo eta Azarquiel, Bergara eta Elhuyar anaiak...

- Matematika inplizituak edo ezkutuak aditzera emanez: perspektiba, fraktalak, simetriak... Rafaelen Atenasko eskola edo Holbeinen Enbaxadoreak ezin dira ulertu matematikarik gabe.

Holbeinen Enbaxadoreak

Rafaelen Atenasko eskola

Rafaelen Atenasko eskola

Irudien iturria:

  • Arrasaten dauden neurriak. Gurea.
  • Ezkerreko argazkiko neurriak Arrasateko udaletxeko arkupean daude. Gurea.
  • Zafrako kana. Divulgamak 2017.
  • Holbeinen Enbaxadoreak. Google.
  • Rafaelen Atenasko eskola. Google.