2. jarduera: GOSALTZEKO KATILUA

Eskoriatzako Ibarraundi Museoan gure baserrietan erabili diren hainbat neurri-bilduma desberdin daude.

Ale neurriak

Hainbat neurri

Erromatar balantza


Ezkerreko argazkian agertzen diren edukiera bereko

(1 dal, 1/2 dal, 2 l, 1l, 1/2 l, 2 dl, 1 dl, 1/2 dl) zortzi ontzi egitea proposatzen dizuegu.

Ataza: gelan edo ikastetxean erakusteko edukiera-bilduma egin.

Gela bakoitzean bilduma bakarra egingo duzue.

Prozesuarekin hasi baino lehen, galdera honi erantzun:"Gosaltzeko zein neurritako katilua erabiltzen duzu?" . Ikasle bakoitzak bere hipotesia planteatu eta bukaeran konprobatu zuen erantzunak.

Jarraitu beharreko prozesua:

Lana aurrera ateratzeko ondo PLANIFIKATU beharko duzue, elkarrekin eztabaidatu eta erabakiak hartu denbora eta indarrak alferrik ez galtzeko. Gogoratu gelan bilduma bakarra egin behar dela.

Hemen galdera batzuk proposatzen dizkizuegu zuen lana ondo planifikatzen laguntzeko.

- Zein gorputz geometriko erabili beharko duzue bilduma egiteko?

- Zein poligono erabili behar dituzue gorputz geometrikoa eraikitzeko?

- Poligono bakoitza egiteko, zein elementu izan behar dituzue kontuan?

- Bildumako ontzi bakoitzerako poligonoen neurriak erabaki beharko dituzue.

Aurreko galderak erantzun ondoren prest zaudete edukiera-bilduma eraikitzeko.

Orain, taldeak egin eta banatu ontziak zuen artean.

Azkenik, hartu kartulina, konpasa, erregela, arkatza, borragoma, artaziak eta hasi ontziak egiten.

Irudien iturria:

  • Axtrokiko ontziak. Google.
  • Ale neurriak. Gurea.
  • Hainbat neurri. Gurea.
  • Erromatar balantza. Gurea.
  • Edukiera neurriak. Gurea.