Turismo matematikoa: Euskal Herriko neurri zaharren bila


Lau herri bisitatu ditugu neurrien bila: Bergara, Zegama, Laguardia eta Arrasate. Ziur gaude Euskal Herriko herri gehiagotan agertzen direla, baina guretzat, lau herri horietan neurri zaharrak aurkitzeak, argazkiak ateratzeak eta neurtzeak izugarrizko poza eman digu, eta matematikari izateaz gain etnografo ere sentitu gara.

Bergara


Gure ibilaldiaren lehenengo geltokia Bergara izan da eta bertako udaletxean neurri-patroiak eta argibide plaka aurkitu ditugu. Plakan ondokoa irakurtzen da.

Hona hemen guk ateratako argazki batzuk:



1. argazkia: harrituta gelditu gara marken gainean isurbide bat ikustean. Gainera, XVII-XVIII mendeko udaletxeko eraikin ederraren aurrealdea kotxez beteta egon ohi da, neurriei argazkiak ateratzea eta neurtzea oztopatuz.



2. argazkia: lana egiteko argazki-kamera eramateaz gain beharrezkoa da zinta-metroa gainean izatea markak neurtzeko eta konparatzeko. Bergarako kanak 83 cm neurtzen du.




3. argazkia: plakan agertzen den eran balantza antzeko bat ikusi dugu baina ez dakigu zehatz zer adierazten duen.

Zegama

Bigarren geldialdia Zegaman egin dugu. Aizkorri magalean kokatutako herri txiki honetako eliza errez aurkitu dugu baina ez hain erraz kana marka. Bergarako markak ikusi ondoren eliza atarian hasi gara bila eta eliza atzean dagoela konturatzea kosta zaigu.



1. argazkia: San Martin Toursekoa elizaren iparraldeko ikuspegia.



2. argazkia: Zegamako kana-marka lerro bikoitza da eta tartea ez dago arrailduta Bergarakoa bezala. Saltzaileen egurrezko kana gainean ezartzen zen eta ez barneratu.

Ondoren, gertu dagoen Erdi Aroko Segura herrira joan gara. Eguna borobiltzeko aukera polita da.

Laguardia

Bisitatu dugun hirugarren herria Laguardia izan da, Arabako Errioxan. Udaberriko egun eguzkitsu batean joan gara eta turismo bulegoan informazioa jaso ondoren herriko Udaletxe Zaharraren bila abiatu gara. Gaur egun botika da, eta inguruko paretak iragarkiz beteta daude. Harriaren higadura nabaria da eta markak nekez ikusten dira, baina gutxienez, Bergaran bezala, plaka bat dago informazioa emanez.

1. irudia: Laguardiako Udaletxe Zaharra. Gaur egun beheko solairuan botika bat dago eta goian etxe bizitzak.


2. irudia: neurrien gaineko informazioa azaltzen den plaka.


3. irudia: gogoratu garrantzitsua dela zinta-metroa eramatea.


Arrasate

Azkenik, Arrasaten, gure herrian, atera ditugu argazkiak. Nahiz eta gure herriko plazan hamaika aldiz egon, bisita gidatu bat egin arte ez gara konturatu neurri-markak daudenik.



1. argazkia: Udaletxeko arkupean, sarrera ondoko bi zutabetan daude neurrien markak.




2. argazkia: informazio plakarik ez dago, baina neurriak oso egoera onean daude.




3. argazkia: Arrasaten dagoen neurri berezi hau beste inon ez dugu ikusi.

Irudien iturria

Irudi guztiak gureak dira.