Zergatik

1. PROFESIONALAK BEHAR DIRA INDUSTRIA-ARLOAN

“2030erako, Euskadik lan egiteko adina duten 95.000 pertsona izango ditu galduta, batez ere industria-sektorean (metalean)”. (2018)


2. EMAKUMEEN GARAPEN PROFESIONALA INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIATIK ALDENTZEN DA

Estatuko emakumeen lanpostuak, sektoreka banatuta (%-tan). (2014)




3. INDUSTRIA-ARLOAREN ETA ZERBITZUEN SEKTOREAREN ARTEKO SOLDATA- ETA OKUPAZIO-ARRAKALA HANDITZEN ARI DA

Industria-arloan lan egiten dutenek % 20 gehiago irabazten dute zerbitzuen sektorean lan egiten dutenek baino.. (2017)


4. EMAKUMEEN PRESTAKUNTZAREN JOERA STEAM LANBIDEETATIK URRUNTZEN ARI DA

STEM arloko LHra sartzen diren nesken bilakaera.

5. ORIENTAZIO ETA EZAGUTZA FALTA

Batxilergoko ikasleen % 35ak ez daki zein arlo aukeratuko duen, eta % 25ak ez du erabaki zertan egin nahiko lukeen lan.


Ikerketa: STEM bokazioen erronka

6. MANTENDU EGITEN DIRA ESTEREOTIPOAK

Europan, beren seme-alabek ikasketa teknikoak egitea espero duten familien ehunekoa % 27,4 handiagoa da ikasketa horiek semeak egin behar dituenean alabak egin behar dituenean baino.


Txostena: The ABC of Gender Equality

7. ERREFERENTEAK FALTA DIRA

Zientzia eta teknologia alorretan emakume erreferenteak dituzten neskek interes handiagoa erakusten dute STEM arloekiko erreferenterik ez dutenek baino (% 41 vs % 26).


Ikerketa: STEM bokazioen erronka