Zelan

IKUSPEGIAK ALDATZEN DITUZTEN 4 URRATSAK

Nesken taldeak mentore bat izango du prozesu osoan zehar, esperimentazioaren, gogoetaren eta lankidetzaren bitartez konplizitatea sortzeko. STEAM esperientzia lehen pertsonan biziaraziko dien pertsona da.

Informazioa ematen da, eta familiek lan-irteeren eta STEAM arloaren eta LHren errealitatearen inguruan izan ditzaketen zalantzak argitzen dira.

Ikaslan Bizkaiaren eskutik, neskek aurrez aurre ikusiko dute zer-nolakoa den STEAM prestakuntza bat egitea Lanbide Heziketako ikastetxe batean.

Neskek enpresak bisitatuz ikusiko dute emakumeek STEAM arloan lan egiten dutela: horietako askok pisu handia dute nazioartean, eta, gainera, gure ingurukoak dira.

ZURE NEURRIRA

Zure ikastetxeari esleitzen zaion mentoreak zure taldearekin batera adostuko du zein den saio horiek egiteko modurik egokiena.