STEAM LHren helburua murgiltze-prozesu bat sortzea da, eta bertan, neskek beren kabuz deskubritzea zientziaren eta teknologiaren aplikazioak eta aukerak. Era berean, ikusiko dute generoak ez duela inolako eraginik garapen pertsonal eta profesionalerako espazioak hautatzeko orduan, ez arlo honetan, ez besteetan.

STEAM arloan dauden emakumeen ehunekoa aldatzeko, hainbat esparrutan egingo dugu lan:

  • Hezkuntza-esparruan

  • Eskola/familia-esparruan

  • Enpresa-esparruan

Paraleloki, ikasgela horietako mutilak zaintzen eta zerbitzuen esparrura gerturatuko dira, eremu sozialean espezializatutako mentoreen eskutik.

Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Sailak proiektu berritzaileak garatzeko emandako dirulaguntzen esparruan dago kokatuta.