Taldea

STEAM arloko emakume profesional prestigiotsuak, zientziaren eta teknologiaren sozializazioarekiko konpromiso irmoa dutenak

Ana Saratxaga, Itziar Onandia eta Ines Aseginolaza dira Mungia BHIko eta Uribe Kosta BHIko ikasleen murgiltze-prozesua bideratuko duten hiru mentoreak. Hirurek dute esperientzia eta hirurek egiten dute lan EAEko zientzia eta teknologiaren arloko punta-puntako erakundeetan. Gainera, guztiek dute zientzia eta teknologia sozializatzeko bokazioa, eta, horregatik, hainbat dibulgazio-proiektutan hartu dute parte. Are gehiago, Ana Saratxagak eta Ines Aseginolazak Deustuko Unibertsitatearen Inspira STEAM proiektuan ere hartu dute parte.

ANA

Saratxaga Goikoetxea

MENTOREA

Ingeniari kimiko metalurgikoa

Batz S. Coop - Automozioa

Ana ekintzailea da, eta gizarte-ikuspegia du. STEAM arloen zale amorratua da, eta, batez ere, arlo horiek erakargarri eta dibertigarri bihurtzea du helburu. Deustuko Unibertsitatearen Inspira STEAM proiektuan parte hartzen du.

ITZIAR

Onandia Calvo

MENTOREA

Biokimika

Biologia zelularra eta histologia

Ikergune - +D I

Zientziarekin maiteminduta! Zientzia asko dago eguneroko gauzen atzean… bere pasioa da haurrek txiki-txikitatik deskubritzea STEAM diziplinen xarma modu erraz eta dibertigarrian. Kuriositatea eta dibertsioa dira irakaskuntzarako tresnarik onenak.

INES

Aseguinolaza Otegi

MENTOREA

Ingeniari kimikoa

Agaleus Taldea - Ignurumena eta Energia

Inés aditua da ikerketan eta berrikuntzan, eta zientzia eta teknologia presente dauden inguruneak sozializatzearen aldeko apustua egiten du. Deustuko Unibertsitatearen Inspira STEAM proiektuan parte hartzen du.

Mutilekin zaintzen eta zerbitzuen esparruan egingo diren murgiltze-saioetako dinamizazioaz Ibone Erezuma –Berdintasun teknikaria– eta Rosanna Urrutikoetxea eta Leire Serrano –Nicolás Laburru LHIIko irakasleak– arduratuko dira eta Miren Ezkurdia Andra Mari LHIIkoa.

LEIRE

Serrano Alberdi

MENTOREA

Biologian lizentziaduna

Irakaslea eta berrikuntza zuzendaria CIFP Nicolas Larburu LHIIn.

Berdintasunaren aldeko apustua.

ROSANA

Urrutikoetxea Mena

MENTOREA

Arte Ederretan lizentziaduna

Irakaslea CIFP Nicolas Larburu LHIIn eta STEAM koordinatzailea.

Deustuko Unibertsitatearen Inspira STEAM proiektuan parte hartzen du.


IBONE

Erezuma Eguzkiagirre

MENTOREA eta KOLABORATZAILEA

Berdinatasun-teknikaria

Ereinn Consultoría y Formación- Berdintasuna

Aditua da prestakuntzan eta berdintasun-planen prestaketan. Konprometituta dago Berdintasun Errealerako aldaketarekin.

ALBA

Estanyol Marín

MENTOREA eta KOORDINATZAILEA

Soziologoa

Ikaslan Bizkaia - LH

Berdintasunaren, berrikuntzaren, mugikortasunaren eta gaikuntzaren arloko proiektuak sustatzen ditu estatuan eta nazioartean, Bizkaiko LHren garapena bultzatzeko.