PRESTAKUNTZA EZ DA EZ MASKULINOA, EZ FEMENINOA

Ikaslan Bizkaia Talentu Femeninoaren Aldeko STEAM Aliantzarekin

Ikaslan Bizkaia, Lanbide Heziketan aukera-berdintasunaren aldeko ekintza-esparruaren barruan, STEAM Aliantzaren erakunde laguntzaileetako bat da. Ekimen hau Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak abiarazi zuen 2021eko otsailaren 11n, bokazio hauek (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) neska gazteen artean sustatzeko eta Espainian hezkuntza- eta lan-mailan dagoen genero-arrakala murrizteko helburuarekin.

AITORPENAK

STEAM Euskadi ZIGILUA

2022ko STEAM Euskadi Sarien 2. edizioan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren lankidetzarekin antolatutakoa, Ikaslan Bizkaiak STEAM Euskadi ZIGILUA lortu du STEAM LH proiektuagatik, DBHko emakumezko ikaslegoarengan arlo hauetako ikasketak sustatzea helburu duena. Berritzeguneetako, Tknikako, Deustuko Unibertsitateko, UPV/EHUko eta Innobasqueko ordezkariek osatutako taldeak zigilu hau eman dio Ikaslan Bizkaiari STEAM bokazioetan emakume gehiago izatearen alde egindako lanaren aitorpen gisa.

Bizkaiko DBHko emakumezko ikasleen artean zientzia eta teknologiarekiko interesa bultzatzeko proiektua.

Proiektu honek gure lurraldeko STEAM arloko oraina eta etorkizuna diren emakumeen esperientziak eta ikuspegiak ikusarazten ditu.

Ametsek mugarik ez dutelako, berdintasunaren alde borrokatu behar dugu

Ekimen hau Garapen Jasangarriko Helburuen (GIH) erreferentzia-esparruan kokatzen da, batez ere hezkuntza inklusiboa, bidezkoa eta kalitatezkoa bermatzeko orduan.