STEAM EMAKUMEAK LANBIDE HEZIKETAN

STEAM emakumeak Lanbide Heziketan proiektuak Lanbide Heziketako STEAM arloei lotuta dauden hainbat adinetako eta lanbide-esparruetako emakumeen testigantza eta bizipenak jasotzen ditu.

Ikuspegi partekatua

Nerea Oceja eta Olaia González ikasleek -Tartanga LHIIkoak-, Repelega LHIIko irakasle den Agurtzane Inzak eta Itxaso Mendizabalek, mekatronika industrialeko teknikari profesionalak, bere bizipenak kontatuko dizkigute eta STEAM arloetan emakumeen rola sustatzeko hartu beharreko bideari buruz bere iritzia emango dute.

Lanbide Heziketako STEAM arloetako 11 ikasleek industriari eta teknologiari lotutako lanbide-esparruen atzean dagoen ikaskuntza-prozesua ikusarazten eta desmitifikatzen dute.

STEAM emakumeak Lanbide Heziketan Mujer LH Etorkizuneko ikuspegia jardunaldiaren parte da. Ekimen honek, Bizkaiko Foru Aldundiaren elkarlanarekin batera, lan-merkatuaren erronka berriei aurre egiten dio, fokoa emakumeek eta Lanbide Heziketak produkzio-sarean izango duten rolean jarrita.