URRATSAK

Hauek dira erabakiak hartzeko eman beharreko urratsak. Ez dago orden hori jarraitzeko beharrik, baina urrats guztiak ematea aholkatzen dizugu.

Neskek eta mutilek berdintasunean aukeratzen ote duten hausnartzea proposatzen dizugu lehenengo, genero estereotipoei hasieratik aurre egiteko. Ondorengo atal guztietan ere horretaz hausnartzeko guneak topatuko dituzu.

Norberaren ezagutza programaren hurrengo urratsa izango da.

Bizibide proiektua egiten hasteko garrantzitsua da norberaren burua ezagutzea, nola jokatzen, pentsatzen eta sentitzen dugun jakitea, norberaren izaerarekin bat datozen erabakiak hartu ahal izateko.

Lanbideak ere ondo ezagutu behar dira; lanean ari diren gazteen esperientziak eskeiniko dizkizugu eta lan horiekin lotutako ikasketen azterketa proposatuko dizugu.

Bukaeran, aurreko urrats guztietan egindako lana kontuan hartu beharko duzu zure erabakia hartzeko. Eta arrakasta lortzeko aholku batzuk ere emango dizkizugu.

Prozesu honetan egindako hausnarketak ezertan ez gelditzeko, jarduera guztien emaitzak gordetzea aholkatzen dizugu. Bidea egin ahala, zure Orientazio Koadernoa osatzen joango zara.



Iturria: Berritzegune nagusiko Rosa Ortegak egokitutako AURRERA Orientazio programa