Ondorengo jarduerek galdera horri erantzuteko eta, era berean, aurreiritzi batzuk alde batera uzteko balioko dutela uste dugu.
Ondorengo bideoan bi pertsonai agertuko dira. Horien bizitzan hiru markagailu jarriko dira martxan: ekonomiarena, lanarena eta aisaldiarena. Hasierako egoera berdina da bientzat baina, denbora pasa hala, markagailuak desberdintzen joango dira. Zergatik?
Lana, familia eta norberaren bizitza uztartzea ez da erraza. EUSTATek. EAEko biztanle landunek dituzten aukerak aztertzen ditu, euren lana familiarekin eta norberaren bizitzarekin uztartzeko orduan.
Uztartzeak gure bizitzako alderdi ezberdinak orekatzea esan nahi du, ordaindutako lana etxeko lanekin zein familiari dagozkion ardurekin eta norberarentzat gordetako aisiarekin orekatzea, hain zuzen:
EAEko landunak egunean etxeko lanetan eta besteen zaintzetan emandako orduak, sexuaren arabera sailkatuta agertzen dira. Nork sartzen ditu ordu gehiago lan horietan, gizonezkoak ala emakumezkoak? Zergatik?
Bideoa ikusi eta grafikoak eztabaidatu ondoren, Orientazio Koadernora joan eta galderak erantzun.
EUSTATek 2017ko irailean kaleratu zituen datuak dituGU ondoren. Grafikoek ikasleek aukeratzen dituzten ikasketak jasotzen dituzte: neskenak gorriz; mutilenak, urdinez.
Neskek eta mutilek aukeratzen dituzten ikasketetan desberdintasunik ba al dago?
Badirudi neskek besteen zaintzarekin eta giza harremanekin zerikusi duten ikasketak aukeratzen dituztela; mutilek, berriz, teknikarekin eta produkzioarekin lotutakoak.
Debbie Sterling-ek ingenieritza ikasi zuen eta neskak karrera horietan sartzen animatzeko jostailuen enpresa bat martxan jarri zuen. Haren bizitzaren helburu bat da zientzian, teknologian, ingenieritzan eta matematiketan generoaren desberdintasunei aurre egitea.
Debabarrenean Zientzia eta Teknologia (STEM) gaien eta lanbideen inguruko gazteeen pertzepzioak aztertu egin dira gure eskualdean STEM bokazioak sustatzeko (batez ere emakumeen artean) proiektuaren barruan. Hona hemen azterketa horren emaitzen laburpena jasotzen duen bideoa.