Weborri horretan, eskubiko nabigatzailean ikusiko duzue INFORMAZIO ESKAERA. Hor klikatuz, formulario bat agertuko zaizue. Horren bidez kasleen zalantzak argitu nahi dituzte.
IKASLAN-ek egindako bideoak dituzu ondorengoak. Zure interesekin bat datozenak aukera itzazu.
Bideoen informazioa osatzeko beste baliabideak orrialdearen behe aldean aurkituko dituzu.
Hiru lotura hauetan informazio gehiago aurkituko duzu. Zein mailetakoa interesatzen zaizu gehien? Oinarrizkoa? Erdi mailakao? Goi mailakoa?
Lanbide Heziketak 170 titulu inguru eskaintzen ditu, ikasleek lanbiderako gaitasuna lor dezaten, eta lan kualifikatuak eskuratu. Tituluak 26 lanbide arloetan biltzen dira.
Informazioa bilatzeko nahi duzun lanbide arloaren gainean klikatu behar duzu. Arlo horretan dauden zikloak agertuko zaizkizu: oinarrizkoak, erdi mailakoak eta goi mailakoak.
Horietako bat aukeratu eta ikasten diren moduluak (jakintzagaiak) agertuko zaizkizu. Goiko menuan bestelako informazioa ere aurkituko duzu: lanbide nagusiak, ikastetxeak...
Ondorengo lotura TODO FP lanbide Heziketako web orrira eramango zaitu. Bertan Heziketa ziklo bakoitzak zein lan mota betetzeko prestatzen dituen kontsulta dezakezu. (Gazteleraz dago)