Erabakiak hartzeko aholkuak

JARDUERA: Arrakastarako bidea - DBH 4

Bizitzako egoera gehienek parte hartzea eta zerbait erabakitzea eskatzen digute. Egoera batzuen aurrean lasaiago erabakitzen dugu, zer aukeratu ia berdin zaigulako. Beste egoeretan, berriz, gehiago kostatzten zaigu aukeratzea, asko baloratzen ditugun gauzen artean bat, besterik ez, aukeratu behar dugunean.

Aukerak, berarekin nekea!

Hartzen ditugun erabakiekin denok asmatu nahi dugu, gure helburuak lortu nahi ditugu. Baina batzuetan ez da horrela gertatzen. Zer egin behar da gure helburuak lortzeko?


Zure bizibidearen asmoak zehazten ari zarela, arrakasta zer den eta nola lortzen den hausnartzea proposatzen dizugu.

Richard St John-ek 500 pertsona arrakastatsuak elkarrizketatu zituen. Haiek denak 8 ezaugarri komunak zituzten, landu behar izan zituztenak, ez baiziren haiekin jaio. Zeintzuk dira ezaugarri horiek? Noraino dituzu zuk ezaugarri horiek garatuak?

RTVE: las ocho claves del exito. Richard St John - 3´ko bideoa

Orientazio Koadernoan arrakastari buruzko zure iritzia idatziko duzu, baita 8 klabe horiei buruz zure gogoeta ere. Zenbat dituzu lortuak? Eta lortzeko bidean?


Material osagarria

LuzuVlogs ados dago Richard St Johnekin. Eta zu?