Orain hartuko duzun erabakia zure bizibidearen lehenengo erabaki serioa izango da, baina ez azkena. Bizitzan zehar beste erabakiak hartuko dituzu, zure lan-ibilbidea osatzen joango direnak.
Gehien gustatzen zaizuna aukeratu beharko zenuke, ikasketa horiek une honetan lan irteera gutxi badute ere?
Edo lan munduari begira hautatu beharko zenituzke ikasketak?
Zure lan-ibilbiderako proiektuak gauza guzti horiek hartu beharko lituzke kontuan:
Lau multzo horien intersekzioan duzu zure lan-ibilbiderako helburua, zure ikasketak aukeratzeko bide-erakuslea izango dena.
Aurten landutako guztiaren laburpena egiteko ordua iritsi da. Jo ezazu zure Orientazio koadernora eta Nire Erabakia atala bete ezazu.
Zure zalantzak argitzeko orientatzailearengana jo ezazu. Baina, ez utzi azken ordurako!