Gaitasunak

Gaitasunak jarduera batzuk ondo burutzeko dugun ahalmen multzoa dira, ezagutzarekin eta praktikarekin garatzen direnak.

1. jarduera: Nire gaitasunak - DBH 3 DBH 4

Zure gaitasunak baloratzeko galdesorta bat eskeiniko dizugu ondoren. Kontuan har ezazu aterako dituzun puntuazioak nork bere gaitasunak nola ikusten dituen araberakoak izango direla, hau da, subjektiboak izango direla. Pertsona batzuk besteak baino zorrotzagoak izaten dira nork bere burua baloratzerakoan.

Hala eta guztiz ere, eta galdesorta zintzotasunez betetzen baduzu, emaitzek ondorengo ikasketak aukeratzeko argibideak emango dizkizute, zure gaitasunekin bat datozenak aukeratzeko.

Zeure gaitasunak ezagutu: Zertan moldatzen naiz hobeto?

Galdesortaren emaitzak

<= 10 gaitasun eskasa

11 - 15 gaitasun nahikoa

16 - 20 gaitasun ona

21 - 25 gaitasun oso ona

Emaitzak zure Orientazio Koadernoan kopiatu!

Zeintzuk dira gehiago garatu behar dituzunak ?

2. jarduera: Gaitasunak eta ikasketak DBH 4

Interesak lantzeko atalean ikasketak bost multzoetan banatu genituen:

Zientzia-Teknologia Biosasungintza Gizarte Zientziak Giza zientziak Artea

Ikasketa multzo bakoitzean dauden ikasketetak egiteko (eta gero horiekin lotutako lanbideetan aritzeko) zein gaitasun diren garrantzitsuenak kontuan hartuko dituzu orain.

Gaitasun guztiak garrantzitsuak diren arren, multzo bakoitzean behar beharrezkoak direnak bakarrik marraztu ditugu. Horrek ez du esan nahi agertzen ez diren gaitasunak kontuan hartu behar ez duzunik. Horiek ere behar dira, maila nahikoetan gutxienez.

Zure gaitasunen balorazioak gehien interesatzen zaizun ikasketa multzoan eskatzen diren gaitasunekin alderatu.

Zein gaitasun garatu beharko zenuke gehiago?

Documento sin título