Psikologia perinatala amatasunarekin lotutako etapa guztietan emozionalki laguntzeaz arduratzen da, bai emakumeari bai bikote eta familiari ere, haurra izateko desiotik hasi eta lehenengo hazkuntza-urteetara arte. Izan ere, etapa perinatalak bizitzaren eraldaketa sakona dakar, eta horretan emozio biziak pizten dira, nortasunean eta harremanetan aldaketak gertatzen dira, eta denetariko esperientziak eman ahal dira, betetasunekoak edota zaurgarritasunekoak.
Haurdunaldi posible baten aurretik: desioa, antzutasun-prozesuak, lagundutako ugalketa-tratamenduak, zalantzak, itxaropenak, haurdunaldi-galerak…
Haurdunaldian: aldaketa emozional eta fisikoak, beldurrak, antsietateak, erditzerako prestaketa, norbere bizi-historia…
Jaiotzaren ondoren: erditze-esperientzia, erditze osteko egokitzapena, atxikimendua, edoskitzea, familia-berrantolaketa, identitate maternoaren eraikuntza, erditze osteko depresioa…
Laguntza psikologiko perinatalak emozioei lekua emateko aukera eskaintzen du, epairik gabe, zailtasunak prebenitu edo lantzeko eta osasun mental eta emozionala zaintzeko. Horregatik, gure arreta pertsonalizatua, errespetuzkoa eta historia bakoitzera egokitua da; zure bizipenei hitzak jarri eta lagunduta sentitu zaitezen.
Prozesu bat ere ez delako berdina eta guztietan geure burua zaintzea merezi dugulako, hemen bizipen bakoitza entzun eta landu ahal izango duzun espazio seguru bat aurkituko duzu.