Gure zentroan, arreta psikologikoa eskaintzeaz gain, hezkuntza psikologikoa edo psikohezkuntza eskaintzea ere funtsezkotzat jotzen dugu, bai norbanakoentzat, bai familientzat edo profesionalei zuzenduta (hala nola, hezkuntza komunitateari). Psikohezkuntza pertsonen osasun emozionala eta mentala hobetzeko tresna garrantzitsua da, eta gainera, egoera zailei aurre egiteko baliabide eraginkorrak eskuratzeko aukera ematen du.
Formazio espezializatuak eta tailerrak antolatzen ditugu, hainbat gairen inguruan, hala nola, emozioen kudeaketa, estresa eta antsietatea murrizteko estrategiak, gurasotasun positiboa edota harreman osasuntsuak eraikitzeko teknikak.
Zer da psikohezkuntza?
Psikohezkuntzaren helburua parte-hartzaileek beren burua hobeto ulertzea eta emozio, portaera eta harremanei buruzko ezagutza eskuratzea. Psikohezkuntzak prebentzioa du ardatz, eta zailtasunak agertu aurretik tresnak eta estrategiak ematen ditu egoera desberdinei aurre egiteko.
Formazio horien bidez, ezagutza teoriko eta praktikoak lantzen dira, modu egituratuan. Bide horretan, parte-hartzaileek erronka emozional eta psikologikoetan eraginkortasunez jarduteko gaitasuna eskuratzen dute.
Nori zuzenduta dago?
Gure formakuntza eskaintzak oso malguak eta egokigarriak dira, eta hainbat talderentzat pentsatuta daude. Saioak publiko desberdinei zuzendu ditzakegu, betiere bezeroen beharren arabera moldatuta. Hona hemen gure formakuntzen hartzaile nagusiak:
1. Familiak: Familientzako formakuntzak diseinatzen ditugu, haurren garapen emozionala hobeto ulertzeko eta heziketa prozesuan laguntzeko. Adibidez:
○ Gurasotasun positiboa.
○ Arauak eta mugak ezartzeko estrategiak.
○ Haurren eta nerabeen autoestimua indartzea.
○ Neba-arreben arteko gatazkak kudeatzeko estrategiak.
○Teknologiaren erabilera arduratsua (pantailen kontrola, sare sozialen erabilera, etab.).
2. Norbanakoak: Psikohezkuntza saioak pertsona ororentzako dira, talde txikietan antolaturik norberaren garapen emozionala eta psikologikoa hobetzeko. Esaterako:
○ Antsietatea eta estresa kudeatzeko teknikak.
○ Komunikazio eraginkorra eta asertiboa.
○ Bikote harreman osasuntsuak eraikitzeko gakoak.
○ Erlaxazio eta mindfulness teknikak.
3. Hezkuntza komunitatea: Formakuntzak eskolen eta hezkuntza erakundeen beharretara ere egokitzen ditugu, irakasle eta hezitzaileentzako baliabideak eskainiz. Jakina da hezkuntza-komunitatearen inplikazioa bere ikasleen ongizate emozionala zaintzeko orduan gero eta handiagoa dela, eta ildo horretan laguntzeko, askotariko gaiak jorratzen ditugu kasu bakoitzera moldatuz:
○ Eskola-ingurunean gatazkak kudeatzeko estrategiak.
○ Eskola-jazarpena edo bullying-a.
○ Ikasleen antsietatea eta estresa kudeatzeko teknikak.
○ Autoestimua eta ikasleen motibazioa.
○ Hezkuntza emozionala eskolan integratzea.
Zure beharretara moldatzen gara!
Gure formakuntzak moldagarriak eta pertsonalizatuak dira, zure behar eta interesetara egokitzen gara. Gaiak interesen arabera zehazten ditugu, eta saioen formatua aldakorra izan daiteke: aurrez aurreko tailerrak, online formakuntzak edo taldeko saioak, besteak beste. Helburua beti da parte-hartzaileen benetako beharrak kontuan hartzea eta tresna praktikoak eskaintzea, ikasitakoa eguneroko bizitzan aplika dezaten.
Gure zentroan, ulertzen dugu ezagutza eta hezkuntza direla osasun emozionala eta psikologikoa hobetzeko giltza. Formakuntza eta psikohezkuntzaren bidez, familiei, norbanakoei eta profesionalei tresnak eskaintzen dizkiegu erronka emozionalak kudeatzeko eta ingurune osasuntsuagoak eraikitzeko.
Zure familiarekin, eskolarekin edo lan-taldearekin prestakuntza saioak antolatu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan eta zure beharretara egokituko gara.