Haurtzaroa eta nerabezaroa etapa kritikoak dira garapen emozionalerako eta askotan zailtasunak edo erronkak ager daitezke bidean. Etapa horietan hainbat aldaketa bizi dituzte, hala nola heldutasunera igarotzea, presio sozialak, eskolako erronkak edo harreman pertsonalak. Batzuetan, prozesu horiek kezka edo sufrimendu emozionala eragin dezakete, eta horrelako egoeretan, terapia psikologikoa oso lagungarria izan daiteke.
Zure seme-alabak zailtasun emozionalak baditu, antsietatea edo tristura badu, bere ingurunearekin komunikatzeko arazoak baditu edo bere ongizateari eta garapenari eragiten dion beste edozein zailtasun badu, gure zentroan haur eta nerabeentzako terapia espezializatua eskaintzen dugu.
Nolakoa da haur eta nerabeen terapia?
Prozesu terapeutiko honetan, kontuan hartzen ditugu adinaren araberako behar eta baldintza bereziak. Helburua zure seme-alabak emozioak ulertzen eta kudeatzen ikastea da eta, emozioen garapenerako tresnak eskuratuz. Horretarako, lehenik eta behin elkar ezagutu beharko dugu, hasteko, familia-elkarrizketa batekin. Ondorengo saioak adingabearekin egingo ditugu konfiantzazko harreman bat ezartzeko, eroso eta seguru senti dadin gertatzen zaiona esploratzeko eta ulertzeko. Hau da, beraien prozesu terapeutikoen protagonistak dira eta profesionala izango da, adinaren eta heldutasun-mailaren arabera, teknika desberdinak erabiliko dituena (joko-terapia, estrategia kognitibo-konduktualak, elkarrizketa, etab.).
Kezkatuta al zaude zure seme-alabarekin?
Haurrek eta nerabeek ere laguntza behar izaten dute beraien garapen emozional eta psikologikoan, eta gure zentroan prest gaude zure seme-alabak bizitzako erronkei aurre egiteko eta bere ongizatea babesteko behar duen laguntza eskaintzeko.
Jarri gurekin harremanetan eta eskaini zure seme-alabari behar duen laguntza.