Norbere Egoera Ulertzea eta Ongizatea Berreskuratzea
Terapia prozesua pertsona bakoitzaren bizitzaren arabera irudikatzen doan bidai bat da. Pertsona bakoitzaren historia, esperientzia eta sentimenduak kontuan hartzen dituen ibilbide aberatsa da, eta hortaz, ez da prozesu lineala, baina gure presentzia bidelagun gisa ibilbidean zehar egonkorra da. Ondorioz, guretzat terapia ez da pausu zehatzeko errutinazko prozesu bat, baizik eta pertsonekin eta haien egoerekin lotura sakon bat ezartzeko aukera.
Prozesuaren ezaugarriak
1. Ez da lineala: Prozesu terapeutikoak gora-beherak izan ohi ditu. Batzuetan, aurrera egiten duzu eta beste batzuetan atzeraka zoazela sentitu dezakezu baina horrek ez du esan nahi aurrera ez zoazenik, mugimendu guztiak prozesuaren parte dira. Batzuetan, egoeran sakontzeak, iraganeko esperientziak aztertzeak edota sentimenduak lantzeak erreakzio eta begirada berriak ekar ditzake. Momentu horietan, zaurgarriago sentitu zaitezke eta atzera-pauso bat bezala ulertu, baina eraikitzen ari den begirada berri hori prozesuaren aurrera-pausuen parte da.
2. Indibidualizatua: Prozesu bakoitza bakarra da, hau da, ez dago bide finko edo pausu zehatzik. Zure egoera konkretua, beharrak eta helburuak kontuan hartuz, elkarrekin joango gara bidea eraikitzen. Gure lana bidelagun izatea da, zure bidaia ulertzen saiatuz eta erronkak gainditzen lagunduz.
3. Zure egoeraren ulermena: Prozesuan zehar, zure sentimenduak, pentsamenduak eta jokabideak aztertzen dituzu, eta horrek egoera ulertzen lagunduko dizu. Prozesuan zehar autoezagutza sustatzen da eta horrek emango dizu zuretzat onuragarria den bide bat aurkitzeko aukera.
4. Bidelagun izatea: Gure lana bidelagun izatea da eta, prozesu honetan zehar, egoera zailak gainditzen laguntzea. Guk ez ditugu erabakiak hartzen, zuk zeuk zure esperientzian sakontzeko espazio segurua eta tresnak eskaintzea baino. Horrela, biak batera lan egingo dugu, norabide egokira bideratuta.
5. Ongizatea berreskuratzea: Prozesu terapeutikoaren helburua ez da egoera konpontzea, baizik eta pertsonaren ongizate emozionala, psikologikoa eta soziala hobetzea. Horrela, egoera berri bat irudikatzen duzu, eta hori lortzeko bideak eta estrategiak ikasteko aukera ematen du.
Hortaz, zer espero dezakezu prozesu terapeutikotik?
Prozesu terapeutikoan, zure ibilbideari buruz hausnartu eta aurrera egiteko tresna eta estrategiak esploratuko dituzu konfiantzazko espazio seguru batean. Beraz, terapia prozesua ez da egoera batzuetarako irtenbide bat, baizik eta autoezagutzaren bidez ongizatera bideratutako aukera.
Gure zentroan, zure bideari ekiteko laguntza psikologikoa eskaintzen dizugu, zure ongizatea erdigunean jarriz eta zure prozesuaren bidelagun izanik. Jarri gurekin harremanetan eta hasi gaur bertan!