Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak sortutako ipuina da hau, Gaba Beltza eta heriotza lantzeko propio sortutakoa.
Letrak Naiara Martinenak dira eta marrazkiak, aldiz, Ane San Martinenak
Jolasak, ginkanak, abestiak, ipuin kontaketak, beldurrezko katalogoa… Denetarik bildu du Euskaltzaleen Topaguneak Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako haur eta gazteek egun berezi hau gelakoekin ospatzeko.
Liburuak, kantak, filmak, irakurketak... gaubeltza.eus webgunean topa dezakezu katalogoa.
Euskaltzaleen Topaguneak sortutako dokumentala da ondorengoa, ume eta nerabeei gaiaren inguruan testuinguru
bat emateko lagungarria izan daitekeena.