Hau dio Oier Araolazak Urola Kostako Hitzak egindako elkarrizketa honetan (klik):

Euskal Herriko eta, oro har, Europako kultura tradizionalari begiratzen badiogu, konturatuko gara bi aro nagusitan bereizten dela urtea: negua eta uda. Festa zikloak ere horiei oso lotuta daude. Neguko festak, esaterako, Domu Santu Egunarekin hasten dira, Ihauteriak arte. Herritarrok, ordea, jai horiek ez ditugu ziklo bereko festak bezala identifikatzen; bakoitza bere horretan bakarra eta gainontzekoenganik desberdina balitz bezala ulertzen dugu. Kuestazioa edo eskea da neguko festen ezaugarri nagusietako bat; nahiz eta mozorroa aldatu, Halloween edo Arimen Gauak, San Martinek, San Tomasek, Olentzeroren eskeak, Santa Agedak eta Ihauteriek, denek eskea dute oinarrian."