Zertarako?
Atontzeko tailerretan laguntzeko
Txokolatea egin eta banatzeko
Zuziak (antortxak) eramateko
Ibilbidean zehar girotze lanak egiteko (mozorrotu eta gaba beltzeko pertsonaia gisa joateko)
"Perkusioa (zurdo)" jotzeko; zuk eskuak ipini, eta guk aurrez erakutsiko dizugu zer eta nola jo behar duzun
Ibilbidean zehar laguntzeko: giza-hesia egin, ur baldeak eraman…
Ume eta guraso bat balkoietan zarata ateratzeko.
2025eko eskaintza
Gaba Beltza
Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolak, Udal Ludotekak eta Atxutxiamaikak antolatuko dugu aurtengo Gaba Beltza eta, gainera, Egur Arte Tailerraren, Atabal elkartearen, Udal Gaztelekuaren, Uluka Batukaren, Txankakua Elkartearen eta Haritz Dantzari Taldearen kolaborazioa ere izango dugu.
Argazki lehiaketa
Jatorrizko mozorroaren erabilera berreskuratzeko helburuarekin, argazki lehiaketa antolatu dugu. Lehiaketaren irabazleak aukeratzeko, Aita Agirre Kultur Kafean jarriko ditugu ikusgai argazkiak eta herritarrek bozkatzeko aukera izango dute.
Aurreko edizioak
Gaba Beltza- 2022
Gaba Beltza- 2023
Gaba Beltza- 2024