Karlistaldien unitatean, ikasleen lana geocaching-ibilbide bat sortzea izan da. Geocachinga geolokalizazio-jokoa da, eta, testuz zein irudiz osatutako lagungarriak jarraituz, ezkutatutako cache-ak edo altxorrak aurkitzean datza. Nork bere eskualdean gisa bereko edukiak sortzeko eredua izan dezan, Ezkerraldean eta inguruetan jazotako gertakizun historikoekin ibilbidea osatu dut.
Mapa honetan daude ibilbideko lagungarrien kokapenak zein lagungarri bakoitza osatzen duten testuak eta irudiak.